XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZEURETZAT IRAKURRI DOGU

Gotzaiñen siñisgarritasuna

Adiskidetze urtean sartu gara.

Adiskidetzera deiten dausku Aita Santuak.

Geure arteko banaketa eta dibisioak alboraturik, adiskidegintza bidean saiatzeko eskatzen dausku Aita Santuak.

Adiskidetze batera, besteeri dei egin al izateko, alkarrekin adiskide izan bear gara kristauok. Geu, kristuok, alkarrekin asarrean ba gabiz, zelan dei egin adiskidetze batera geure ingurukueri?

Begira oneri buruz zer esan daben Tarancon kardenal jaunak: Gotzañak ba ete dogu sinisgarritasun naikoa geure kristaurik geienen aurrean, benetako adiskidegintza baterako bearreko diran bide gatx eta jokabide neketsuak onei izentatzeko? Arazo au bere gordintasun osoan azaltzerakoan, geure erruak autortzera beartuak izango ba gara be, jendeak ez dau uste gotzañak benetan alkartuak eta adiskidetuak gareanik.

Itz gogorrak, Tarancon kardenalaren itzak!

Geu alkarrekin asarre izanik, zelan besteeri egin adiskidetzearen eskabiderik?

Esaten doguna bete ezik geuk, iñok ez deusku jaramonik egingo.

Euskeldunen siñiskerak

Kristau fedea euskaldunen artera sartu aurretik, ba ebazan euskaldunak bere siniskera eta giza-jokabideak.

Batzuek desegin ziran, fede barriagaz konforme ez etozalako.

Beste batzuek, kristau usaña arturik, kristautu lez egin ziran eta gaur be jarraitzen dabe gure artean.

Beste siñiskera eta jokabide batzuek ezeuken desegin bearrik, ezta kristautu bearrik be, kristu fedearen barruan euren tokia dabelako.

Kristau siñistea gure artera sartu aurretik, bost agindu ei eukazan euskaldunak, ontzat artu eta beteten ebazanak: lenengoa, Jaungoikoa edo Jaungoikotzat eukona, goraldu; bigarrena: inori kalterik ez egin; irugarrena: gusurrik ez esan; laugarrena: emondako berbea zaindu; bostgarrena: auzoeri lagundu.

Ona emen bakean eta anaitasunean bizi izateko bidea, baña gaur gure artean ikusten ez dana, edo gitxi ikusten dana beintzat, geure buruak kristautzat euki arren.

Baserria txarto

Gure baserritarrentzat ez da giro onik.

Ollo eta untxi edo konejoak eukitea ez da irabaspide bat, apainketa bat baño eta geien bat etxeko utsunak beteteko.

Esnearen arazoa or dago urtenbide zuzen barik.

Abereentzako pentzuak karutuaz doaz.

Eta okelea, erosi bear dauanarentzat geroago ta karoago izan arren, saltzen dauan baserritarrari lein baño be gitxiago ordaintzen jako.

Baserritarrak ezin dau onelan jarraitu.

Artzen dabena berak zuzenean saldu bearra dauko, bitarteko barik, edo bitartekoari irabasi geiena emon barik.

Zelan lortu au?

Kooperatibak sortuaz?

Baserritarrak beste eraren baten alkartuaz?

Alkartu bearra dau benetan baserritarrak.

Bere izatearentzat ez da au erresa.

Bakarka jokatu dau beti eta bakarka jarraitzen dau geien bat gaur be.

Iges ikusi genduan: esnearen prezio obea lortu nairik, esnea atarateari itxi eutzen askok; baña an izan ziran euren artean banaka batzuk, bakotxa bere bidetik, besteekin alkartu nai ez-ta, geroari begira barik eguneroko irabasiari begira bakarrik.

Baserria erabarritu egin bear da eta euren esku egon daitela egiten daben lanaren onura artzea; orretarako alkartu bearra dau.

Salneurri edo prezioak gorantz

1973garreneko Semenditik 1974garreneko Semendira, gorakada aundia egin dabe premiñazkoak diran jangaiak eta jantzi gaiak; antzera igon dabe etxeen errentak, auto eta trenetan ibilteak, tabako-orriak, eskola ikasteak eta abar.

Jangaieri buruz: okeleak euneko 15 igon dau; euneko 78 lebatzak; euneko 20 sardiñeak; euneko 47 txitxarroak; euneko 24 garbantzuak; euneko 25 indabeak; euneko 21 lentejeak; euneko 56 sagarrak; euneko 66 orioak; euneko 25 arrautzak; euneko 25 tomate-latea eta 16 melokotoia; euneko 26 galletak, fideoak eta gari-uruna; euneko 19 azukareak; euneko 30 gizonezkoaren trajea jostea eta euneko 25 trajea garbitzea.

Kaleak zenbait ordaintzen dautso baserriari?